Denek entzun ohi dugu mahatsek gizendu egiten dutela. Baina gure nutrizionista den Ariane Nuñez-ek zerbait esateko du honen inguruan. Post honen bitartez ezagutu ezazu zergatik sartu behar dugun fruitu goxo hau gure dietan eta nola egin
Denbora luzez, bananak eta mahatsak gutxietsi egin dira duten karbohidratoen karga handiagatik. Dieta hasterakoan edo urte berriko kanpaietan betidanik ospe txarra izan duten fruitu txiki hauek, ez dute tokirik izan gure etxeko despentsan gizendu egiten dutelako. Jarraian, fruta gozo hau kontsumitzeko zergatiak emango dizkizut.
Bai mahats zuriak baita beltzak ere aukera onak dira gure dietan sartzeko. Hauek karbohidratoak izateaz gain, zuntz kopuru handia eskaintzen dizkigute. Ezaugarri antioxidatzaileak edukitzeaz gain, odol presioa erregulatzen laguntzen digute, potasio, magnesio, A bitamina, C bitamina eta azido folikoei esker.
Irensten ditugun karbohidratoen eta eguneroko jarduera fisikoaren artean desoreka sortzen denean hasten da arazoa. Gure helburua pisua galtzea bada, defizit kaloriko hori izan behar dugu eta hobe da gure dietan lortzen ditugun karbohidratoen jatorriak fruta, barazki, patata edo batata izatea, alde batera utziz ogia, pasta eta opiletan presente dauden irin finduak.
Bi barietateen artean, mahats beltza nabarmentzen da duen ahalmen antioxidatzaileagatik, tanino eta polifenol ugari baititu. Aitzitik, heste funtzionamendu egokia lortzeko mahats zuriak dira aproposenak, zuntz kopuru gehiago dutelako.
Azkenik, mahatsa beti da osasuntsua, naturalki presente duen azukrea zuntzarekin bat eginda ez delako pisu igoeraren eragile. Ultraprozesatutako produktuak dira orohar errudunak (pasta zuria, opilak azukrearekin edo gabe, ogi zuria, etab.)
Nola sartu ditzakegu mahatsak gure dietan?
Aspaldidanik ohituta gaude tostadak gosaltzera eta beldur gara elikagai berriak probatzera, baina frutaz osaturiko jogurt bat ere aukera osasuntsua izan daiteke, adibidez. Kasu honetan, jogurt naturala edo kaltzioz aberastutako sojazko jogurta gosaldu genezake eta hauei gozotasuna erantsi mahatsen bitartez. Horrela, ez genuke beharko ez azukrerik ez gozagarririk.
Mahats-marmelada osasuntsua prestatzea izango litzateke beste ideia bat, gure tosta integralekin batera jateko. Ondoren, mahats beltzen marmelada nola egin azalduko dizuet:
Osagaiak:
200 gr. mahats beltz
150 ml. ur
Chia hazien 3 koilarakada
Prozedura:
Lehenik eta behin, mahats beltza urarekin birrindu irabiagailuaren laguntzaz. Ondoren, kazola berotu eta egindako nahasketa chia haziekin nahastu. Lodiegia geratzen bada, ur pixkat gehitu. Guztia ondo nahastu eta bazter ezazu kazola.
Behin hotza dagoenean, guztia berriro irabiatu dezakezu chiako haziak guztiz ehotzeko. Hozkailuan utzi ezazu jalki dezan eta goza ezazu marmeladaz.
Nahi izanez gero, kanela gehitu diezaiokezu edo zure bertsio propioa egin. Edozein fruiturekin egiteko aproposa da errezeta hau, baina beti hozkailuan gorde behar da eta 5-7 egunez iraungo dizu.
ARIANE NUÑEZ NUTRIZIONISTA
Formakuntza
- Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua Euskal Herriko Unibertsitatean
- Nutrizionizta Elkargokidea (EUSOO301)
Líneas de investigación / intereses
- Elikadura begetariano eta beganoa
- Haurren elikadura
- Digestio mailako gaixotasunak
Lan zentroak
- Belate Mediku Zentroa
- Ordizia Mediku Zentroa
Comments