Zentroak 2018ko Jarduera Memoria aurkeztu du, zeinak azaltzen duen 2018an 307.925 ekitaldi egin zirela Klinikan eta zentro periferikoetan
Infekzio nosokomialen tasa %1,86-koa izan zen, 200 ohetik beherako Espainiko ospitaleen bataz bestekoa den %5,62tik lau puntu behera
Espezializateei dagokionean, kontsulta gehien izan zituzten zerbitzuak Traumatologia, Oftalmologia eta Errehabilitazioa izan ziren
Erabiltzaileen %92k zentroaren balorazio orokor bikaina egin zuten, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako urteroko inkestaren arabera
Aste honetan aurkeztutako Asunción Klinikako 2018ko Jardueren Memoriaren arabera, erabiltzaileen %97 Asunción Klinikara itzuliko litzateke aukeratu ahal izanez gero, eta %92k zentroaren balorazio orokor bikaina egin du. Datuak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak urtero egiten duen inkestatik atera dira. Inkesta horren arabera, halaber, erabiltzaileen %95k sendagileen eta erizaintzako langileen gaitasunen bikaintasuna azpimarratu du.
Zentroaren jardun asistentzialari dagokionean, Memoriak argitara eman du 2018an zehar 307.925 ekintza egin zirela Asunción Klinikan eta bere zentro periferikoetan; Andoain Osasun Zentroan, Ordizia Osasun Zentroan, eta Belate Osasun zentroan. Besteak beste, 3.633 kirurgia, 16.968 larrialdi, 85.620 kontsulta eta 5.084 ospitaleratze egin ziren.
Pazienteen Klinikako batez besteko egonaldia 6 egunekoa izan da, eta sexuaren araberako banaketari dagokionez, %50,8 emakumezkoak izan dira eta %49,2 gizonezkoak. Infekzio nosokomialen tasa %1,86koa izan da, Espainian 200 ohe dituzten ospitaleetakoa baino lau puntu baxuagoa.
Jarduerak espezialitateka
Espezialitateka, kontsulta gehien izan zituzten zerbitzuak Traumatologia, 16.484rekin (kontsulta guztien %19), Oftalmologia 13.656rekin (%16), eta Errehabilitazioa 8.957rekin izan ziren (10%). Ospitaleratzeari dagokionez, Tolosako zentroan egin ziren 5.000 ospitaleratze baino gehiagori 1.477 egonaldi sozial gehitu behar zaizkio. Berrospitaleratze tasa %1,4koa izan zen, eta ospitaleko hilkortasunarena %4,19koa. Kirofanoko eremua 3.633 ebakuntza egin ziren, haietatik 3.409 programatuak eta 224 larrialdikoak. Ebakuntzen %41 anbulatorioa izan zen.
Larrialdiei dagokionean, 2018an arreta emandako 16.968etatik %15,5ek soilik amaitu zuten ospitaleratzean. Etxeko Ospitalizazio zerbitzuak, halaber, 354 paziente artatu zituen, 12 eguneko ospitalizazioko batez bestekoa izan zuelarik.
Asunción Klinikako batez besteko GRD pisua 0,775koa izan zen 2018an. Bataz Besteko Pisua osasun zerbitzuen hornitzaile batek artatutako konplexutasun kargaren neurri deskriptibo sintetikoa da. Asunción Klinikaren 2018ko GRD ohikoenak, hurrenkera honetan, kristalino gaineko prozedurak (388), bizkar eta lepoko arazoak, hausturak eta zauriak (235); eta bihotzeko gutxiegitasuna (229) izan ziren.
Langileen alorrean, 2018an 308 pertsona izan zituen nominan Asunción Klinikak, haietatik 232 emakumezkoak eta 76 gizonezkoak, maila operatiboan plantillaren %78 emakumea izan zelarik. 2018ko datuek, halaber, aditzera ematen dute Asunción Klinika bere arlo guztietan oso enpresa feminizatua dela; emakumeak dira Zuzendaritza Batzordearen %38, erdi mailako arduradunen %50, pertsonal medikoaren %70 eta ordezkari sindikalen %76.
Kudeaketa ekonomikoari dagokionez, Asunción Klinikak 2018an 23.517.679,62 €-ko diru sarrerak izan zituen eta 23.487.457,79 €-ko gastuak, Pertsonalarena izan zelarik partidarik handiena, 15.143.768,02 €-rekin.
Comments