top of page
Foto del escritorAsuncion Klinika

"Materiala lortzeko urterik zailenaren aurrean gaude"

  • Kellesensa da Juan Querejeta doktoreak beste lagun eta lankide batzuekin batera sortu duen GKEa, hala nola Aitor Lizarza kafetegiko arduraduna, Alejandro Re doktorea eta Sebas Gartziarena Ordiziako Osasun Zentroko erizaina.

  • Helburua Kelle herriko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, osasun-hezkuntzaren bidez, eta, horrez gain, baliabideak eta azpiegiturak ematea Kelleko osasun-zentroari. Herri hori senegaldarra da, herrialdearen ipar-mendebaldean dago, eta Nené da bertako jatorriz, klinikako sukaldari-laguntzaileetako bat.

  • Aurten, egungo egoerak materialen bilketan eragina izango du, eta GKEa ideia berriak prestatzen ari da jendeak dohaintzan zuzenean parte har dezan.


Nola eragin dio koronabirusak Kelleri?


NENÉ: oraingoz Kellen ez dago kutsaturik, baina herrialdean, hiriburuan batez ere, badaude kasuak. Han, hemengo antzeko neurriak hartu dituzte: konfinamendua, irteteko ordutegiak, babesa eta anbulatorioa arduratzen da prebentzioaz.


AITOR: GKEak jakinarazi zigun harrerako haur batzuk zeudela, eta kalean bizi ohi direla. Egoera larrian zeuden, bizirik irauteko duten modua goizetik gauera bitartean janaria etxez etxe eskatzea baita. Orduan, GKEak jardun du haurrak janaririk gabe gera ez daitezen, familiak bilatuz, haurrak birbideratzeko eta kalera atera ez daitezen, familian egon daitezen. Familia horiei elikagaiak, higiene-produktuak eta arropa ordaintzen zaizkie, eta familia bakoitzak haur bat hartu du egoera horren ondorioz.


Jendeak lagundu dezake prestatu ditugun kamisetak zuzenean erosten, 13 euroren truke, kafetegitik.

Egoera horren aurrean, zein da gaur egun arazo nagusia? Nolakoa da komunikazioa? Zenbat osasun-material duzue han?


AITOR: Osasun arloan, iaz ez ziguten hornidura faltarik jakinarazi. Uste dut epe laburrean baliabide faltan izango direla. Osasun-egoerari dagokionez, askotan informazioa eskatzen duzu, baina ez dakizu %100 egiazkoa den... baina egoera zaila bazen, oraingo honetan okerrago dago.


Orain materialekin edukiontzi bat bidaltzeko planeatzen eta kudeatzen ari gara. Beraz, dagoeneko hornitzen ditugun materialei maskarak, gelak eta eskularruak gehitzen saiatuko ginateke.


NENÉ: komunikazioak whatsapp bidez iristen zaizkigu eta prentsaurrekoekin jasotzen dugu informazioa. Gainera, datu zuzenak ditugu anbulatorioko erizainaren eskutik, jasotzen ditugun datu guztiak ahalik eta zehatzenak izan daitezen.


Kelle bisitatzeko planarekin jarraitzen dugu, baina oso kezkatuta gaude jakiteko bidaiatu ahal izango dugun ala ez, zein berme eta segurtasunekin.

Materiala lortzen saiatzeaz gain, bidaiatzen jarraituko duzue herritarrak artatzeko?


AITOR: bidaiatzeko aukera bera aztertzen ari gara, baina denok bezala, ziurgabetasuna dugu urte amaieran Kellera bidaiatzea posible izango ote den. Aurten, gainera, bi mediku berri batu zaizkio taldeari, eta oraingoz joateko aukerak ikusten ari gara. Oso kezkatuta gaude jakiteko bidaiatu ahal izango dugun ala ez, eta zein berme eta segurtasunekin egingo dugun. Zergatik, han COVID19k erasandako inor ez dagoela esan arren, oraindik ere hildakoak daude eta ez dakigu zehatz birusagatik ez bada. Aurten iaz eskatu zizkiguten gaiak kudeatzen ari gara, batez ere osasun-langileak eta ingeniariak. Azken horiek Kelleko profesionalak eta biztanleak informatikan trebatu ahal izan ditzaten; izan ere, informatikako bi gela izango ditugu, gutxi gorabehera 40 ordenagailurekin. Baina, oraingoz, dena airean dago egoeraren arabera.



Zer motatako ekimenak prestatu dituzue aurten dohaintzak biltzeko?


AITOR: benetan interesatzen zaiguna alderdi ekonomikoa da, bidalketa kudeatu ahal izateko. Material guztia partekatutako edukiontzi batean bidaltzeko kostua 2.000-3.000€ ingurukoa izan daiteke. Beraz, horrelako gastuak kudeatu behar ditugu.


Gure GKEarekin lankidetzan aritzeko modurik zuzenena ekarpen zuzena da. Interesatuek beren ekarpenak sar ditzakete kontu-zenbaki honetan: ES05-3035-0054-54-054009-4299


Laguntzeko beste modu bat Tolosako babarrunaren Ekoizleen Lehiaketan (2019) lehen saria irabazi duten babarrunen bidez da. Babarrun eskaera handia izan genuen, eta, beraz, aurten zelai gehiago erein dugu babarrun gehiago lortzeko eta, horrela, gehiago saldu eta biltzeko. Kafetegitik zuzenean eros ditzakezue babarrunak.


Eta beste modu bat kamisetak erostea da. Iaz lagun artean atera genituen, propagandako kamiseta propioa izateko eta GKE gisa identifikatzeko, baina kamiseta horiek gero eta jende gehiagok eskatzen zizkigula ikusita, salgai jartzea erabaki dugu. Beraz, etekinaren zati bat zuzenean GKEra bideratzen da eta horrela erosle guztiek zuzenean parte hartzen dute dohaintzan.


Hitzaldiak eta tailerrak genituen aurreikusita, dohaintzak ezagutarazteko eta biltzeko, baina, egoera dela eta, dena airean geratu da. Egokitzapen-fasean gaude, ideia berriak eraikitzen.


NENÉ: kamisetan agertzen diren koloreak afrikako koloreak dira: kolore deigarriak eta alaiak. Eta agertzen diren bi eskuek Euskadiren eta Senegalen arteko lankidetza sinbolizatzen dute, bi lur horien arteko laguntza. Begiratzen baduzu, Kelleren K ikusten da, eta elkar lotu nahi duten bi esku. KELLE herriaren izenetik dator, Senegalgo SENE eta osasuneko SA. Erosteko hainbat modu daude: web orrialdetik edo zuzenean. Onena klinikako kafetegiarekin harremanetan jarri eta neurria eta unitateak eskatzea da. Kamiseta bakoitzak 13 €balio du.



Nola lagundu dezaket?

  • Zuzeneko dohaintza ES05-3035-0054-54-054009-4299

  • Kafetegitik babarrun poltsak erostea

  • Diseinu esklusiboa duten kamiseta berriak 13 euroan erostea kafetegitik

0 comentarios

Comments


bottom of page