top of page
Foto del escritorAsuncion Klinika

Zahartze aktiboari buruzko hitzaldia urriak 1 asteartean, Zerkausian

  • Pertsona Adinduen Munduko Egunaren barruan, urriaren 1ean Javier Grijelmo eta Mª Alejandra García doktoreek, Errehabilitazio zerbitzukoek, zahartze osasuntsuari buruzko hitzaldia eskainiko dute Zerkausian.

  • Tolosako Udalak gidatutako Mugi Tolosa 2019-20 kanpainaren irekiera ekitaldien barruan kokatzen da hitzaldia.


Mugi Tolosa duela bost urte baino gehiagotik Tolosako Udalak gidatzen duen proiektua da, eta herriko adinduak paseatzera eramatea du xede. Zenbait erakundek eta kolektibok hartzen dute parte bertan, Asunción Klinikak haien artean, eta ekimenak urtero jende gehiago bildu eta inpaktua areagotzen du. 2019-2020ko Mugi ekimen sorta batekin abiatuko da urriaren lehenean, Pertsona Adinduen Munduko Egunean, Gricon la charla de los Dres. Grijelmo eta García doktoreen hitzaldiarekin, zeinak zahartze osasuntsu baterako ariketen berri emango diguten. Hurrengo egunean, sasoiko lehen ibilaldiaren ostean, ekitaldi berezi bat izango dugu. Zaharrenei begirako dantza kolektibo bat, kanpainari hasiera gozagarriago bat emateko. Asunción Klinikako Errehabilitazio Zerbitzura atxikitako García Dk.-arekin hitz egin dugu zahartze aktiboaz.


Zergatik da garrantzitsua adinduen bizimodu aktiboa mantentzea?


Garrantzitsua da, bizimodu aktiboa duten pertsona adinduek independentzia eta autonomia maila mantentzen dutelako, beren familiako giroa eta gizartean aritzeko independentzia funtzional maila handi bat mantenduz. Ariketa fisiko, halaber, garrantzitsua da gaixotasun kardiobaskularrak, metabolikoak eta kognitiboak prebenitzeko. Adinduak prozesu fisiologiko bat bizitzen du, eta berarekin dakar indar muskularraren galera, hezurren masa mineralarena, eta hartzaile sentsorialena. Sedentariamoak degradazio prozesu hori areagotzen du, eta zaurgarritasuna handitu.


Zer da bizimodu aktiboa? Zertaz ari gara bizimodu aktiboaz ari garenean?


Bizimodu aktibo bat da gaitasun fisiko eta funtzionalak probestea ahalik eta bizimodu onena izateko. Kirola egitea, paseatzea, eta norbere ongizateaz arduratzea da. Zahartze aktiboaren oinarrian pertsona adinduek independentziarako, parte-hartzerako, dignitaterako, eta beren nahiak betetzeko duten eskubidea dago.


"Sedentarismoak ehunen degradazioa bizkortzen du, zaurgarritasuna eta dependentzia maila handituz, eta luzamenduz, baita kaltete kognitiboa ere"

Ariketa gehiegi egitea gutxiegi egitea bezain kaltegarria izan daiteke... Zein da oreka egokia?


Sedentarismoa bizi estilo txarra da gorputzarentzat, baina adinduetan ariketa txikiena egiteko aldaketa positiboak ekartzen ditu, areagotzean hobekuntza handiagoak eginez. Alabaina, oso garrantzitsua da norberarentzat dauden mugak ezagutzea, bere sasoiaren edo aurretiaz duen gaixotasunaren arabera. Gorputza tentsio mailatik gora behartzea oso kaltegarria izan daiteke. Oro har, adindu batek 30 minutuz egin dezake kirola, 3-5 egun astean. Eta bakoitzaren gaitasunaren araberakoa izango da hori, eta aurrekariak izanez gero, aditu batekin kontsultatu beharko luke.


Zeintzuk dira pertsona adindu batentzako saio egokiak?


Aholkatuen artean daude oinez aritzea, lasterka lasaia, bizikleta estatikoa, igeriketa, dantza egitea, pesak igotzea, banda erresistenteekin ariketak egitea edota estiramendu muskularra.


"Oinez egiteak odol zirkulazioa hobetzen du, kolesterol txarra murriztu eta ona areagotuz (HDL); osteoporosia eta antsitatea murrizten du, eta Alzheimerra izateko arriskua; odoleko azukrea jaitsi eta sistema inmunologikoa hobetzen du"

Oinez aritzea zergatik da horren ona?

Oinez egiteak odol zirkulazioa hobetzen du, kolesterol txarra murriztu eta ona areagotuz (HDL); osteoporosia eta antsitatea murrizten du, eta Alzheimerra izateko arriskua; odoleko azukrea jaitsi, bularreko minbiziaren arriskua gutxitu eta masa muskularra hobetuz.

0 comentarios

Comments


bottom of page