top of page
Foto del escritorAsuncion Klinika

"Udan eguzkiarekiko esposizioa areagotzen da, eta horrek irritazioa eta molestiak eragin ditzake"

Asunción Klinikako Oftalmologia Zerbitzuko buru Giacomo de Benedetti doktoreak uste du urtaro guztietan eta bizitza osoan zehar zaindu behar dela begien osasuna, eta udan gure begiak zaintzeko gako batzuk eskaini dizkigu, aldi horretan ohikoagoak baitira konjuntibitisaren gisako gaixotasun birikoak.

Zenbait faktore direla medio, udan hazi egiten da begiak zaintzeko garrantzia. Zeintzuk dira faktore horiek?

Udan eguzkiarekiko espozizioa aregoatzen da, eta beste aldietan baino irritazio eta molestia handiagoak eragin ditzake. Hargatik, garrantzitsua da eguzkitako betaurreko egokiak erabiltzea, oftalmologikoki frogatuak direak. Gainera, haur garaitik egin behar da zaintza hori, batez ere, azal argiagoa dutenen kasuan.

Zertan hobetzen du horrek gure begien osasuna?

Eguzkiak eragindako kaltea gutxitzen du, eta ikusmen hobea izaten laguntzen digu, baita gidatzen ari garenean ere. Horrez gain, adineko pertsonei kristalinoa kaltetzen zaie, fotofobiaren gisako fenomenoak pairatuz edota helduek baino molestia gehiago izanez. Eguzkitako betaurrekoek erradiazio txarra gainditzen laguntzen dute, eta adinarekin lotutako degenerazio makularraren babes gisa ere badihardute. Izpi ultramore batzuek degenerazio hori areagotu dezakete. Eta beste gaixotasun batzuk ere agertu litezke udan.

Zeintzuk dira? Argiro, igerilekuan edo itsasoan gerta daitezkeen kontaminazioak daude. Ohikoagoak dira igerilekuetako higiene faltagatik jazo ohi diren konjuntibitis birikoak. Aurrez gaixotasun hori zutenengatiko kutsatzeak gertatzen dira. Garrantzitsua da urpekaritza egiteko betarreurrekoekin bainatzea, eta sekrezioa edo makarrak dauden kasuetan. Garrantzitsua da zentzu horretan zaintzea.

Udan ohikoagoak dira igerilekuetako higiene faltagatik jazo ohi diren konjuntibitis birikoak

Kolirioak edo malkoak erabiltzea garrantzitsua al da begietan pilatu daitekeen zikinkeria kentzeko?

Baliogarria da malko artifizialak erabiltzea, orokorrean. Molestia txikiren bat izanez gero ondo etortzen dira beti, adin guztietan. Sueroa, manzanilla, eta kolirio hodi-uzkurtzaileak baino hobeagoak dira, zeinak begiak garbitzen dituen epe laburrean, baina luzera begientzat kaltegarriak diren. Hobe da haiek ez ibiltzea.

Zergatik dira txarrak kolirio hodi-uzkurtzaileak?

Errebote efektua egiten dutelako. Hasieran garbitzen dituzte begiak, baina gero, hodiak molekulara ohitu egiten dira, eta alderantzizko efektua egiten dute. Gehiago handitzen dira, eta molestiak areagotu. Hargatik, kolirio horiek ez lirateke erabili behar kasu zehatz batzuetan eta profesional batek egindako preskripzio zehatzei jarraitzean baizik.


Hodi-uzkurtzaileek errebote efektua egiten dutelako. Hasieran garbitzen dituzte begiak, baina gero, hodiak molekulara ohitu egiten dira, eta alderantzizko jokatu

Udan konjuntibitis birikoak ohikoagoak direla diozu. Zein beste gaixotasun dira urtaro horretan ohikoagoak?

Udan zehazki, keratitisa, eguzkiarekiko esposizioarengatik. Halere, hori neguan ere gerta liteke, eskiatzera joatekoan. Soldatzaileek ere izan ohi dute, azetilenoarekiko esposizio handia dutelako. Ez daude udan soilik gerta daitezkeen askoz gauza gehiago. Handitu daitezkeenak traumatismoak dira; kirol gehiago egiten delako, urtaroak laguntzen duelako.

Bistakoa dirudi, baina zergatik jarri behar da arreta begien osasunean?

Begiak, txikia dirudien arren, ezinbesteko organua delako gure bizitzarako. Beti egin behar da, gutxienez, urteroko azterketa oftalmologikoa, adin bakoitzak bere arazoak izan ohi dituelako. Noski, adinarekin hazi egiten dira, baina haurrek ere badituzte 10-12 urterekin konpontzen ez badira betiereko eraginak izango dituzten arazoak.

0 comentarios

Comments


bottom of page