top of page
Foto del escritorAsuncion Klinika

Covid-19aren aurrean etxetik irteteko eta sartzeko segurtasun-neurriak

Konfinamenduak birusaren hedapena kontrolatzen lagundu digu. Larunbat honetatik aurrera, maiatzak 2, deseskalatzeko etapa berri batean sartuko gara, kalean paseatzera eta kirola egitera irten ahal izateko, pandemiaren bilakaerak aukera ematen badu eta Osasun Ministerioak egingo duen aginduak jarraituz. Hala eta guztiz ere, konturatu gabe, birusa etxean sar dezakegu, edo pertsona kutsatu bat barruan eduki. Horregatik, etxetik irtetean eta sartzean kutsamena saihesteko zenbait gomendio landu nahi izan ditugu.


Maskarak erabiltzeari, eskuak garbitzeari eta gizartea isolatu eta urruntzeari buruz OMEk gomendatutako neurriez gain, garrantzitsua da honako gomendio hauek ere kontuan hartzea:

Etxetik seguru irteteko neurriak

  • Manga luzeko arropa erabili.

  • Ilea jasota irten kalera.

  • Eraman gel desinfektatzailea gainean eta erabili edozein objektu edo ate-pikaporte ukitu ondoren.

  • Maskara edukiz gero, etxetik irten baino lehen erabili.


Etxean seguru sartzeko neurriak

  • Ez ukitu ezer eskuak garbi eta desinfektatuta eduki arte.

  • Eremu guztiak ezin baditugu ondo garbitu, dutxatzea da aukerarik onena.

  • Espazio edo kaxa bat prestatu behar da gurekin daramatzagun objektu guztiak (diru-zorroak, telefonoak, betaurrekoak...) uzteko, ura eta xaboia edo alkohola erabiliz desinfektatzeko.

Espero dugu neurri horiek etxetik irtetean eta sartzean birusaren hedapena saihesteko balio izatea.

0 comentarios

Comments


bottom of page