Lehen lerroan ari dira koronabirusaren aurkako borroka defendatzen : medikuak, erizainak, auxiliarrak, farmazialariak, zaindariak, garbiketa zerbitzuak...gure klinikan ari dira lanean, eta mezua argia da: #GuztiokGelditukoDugu
Pandemia hasi aurretik, Asuncion Klinikan mobilizatu gara Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendio eta protokoloak jarraituz. Arlo bakoitzeko kideez osatutako talde koordinatzaile batek egin zuen prestakuntza espezializatua, eta haiek arduratzen dira protokoloa zabaltzeaz eta beren arloko zalantza eta arazo guztiak argitzeaz.
Gaur egun (2020/03/24), 2. solairuaren zati batek isolamenduan dauden pazienteei eskainitako eremua hartzen du, eta gainerako pazienteek, oraingoz, gainerako solairua hartzen dute. 4. solairuan isolamendu-eremu bat sortu da kategorizatzeko zain dauden pazienteentzat. Langileak mobilizatuta daude eta funtzioak berregituratzen dira #GuztiokGelditukoDugu lelopean. Gure medikuek jada egiten ari dira hurrengo egunetan gerta daitezkeen aparteko beharrei erantzuteko prestakuntza, bai plantan, bai barne kontsultan.
Gainera, zentro periferikoetako erizaintzako langile eta erizain laguntzaile gehienak klinikara joaten ari dira egoera epidemiologiko honetan beren kideei laguntza eta babesa ematera "Egoerak izutzen gaitu, gainerako lankideei bezala, baina mediku gisa medikuntza orokorreko oinarri bat dugun aldetik, pozik gaude gure gaitasunen barruan dagoen guztian laguntzeaz" aitortu du Mº Alejandra García doktoreak.
Komunikazio Saila lanean ari da informazioa eguneratuta momentuan bertan klinikan lan egiten duten langile guztiei helarazteko; administraziotik, osasun-langile eta garbiketa-zerbitzura. Horretarako, atal berezi bat prestatu da intraneten, COVID-19ri buruzko dokumentu, audio, bideo, prestakuntza eta abarrekin.
Gaur egun, Osakidetzaren 2020ko martxoaren 24ko Koronabirusari buruzko Aldizkari Ofizialaren arabera, Asuncion Klinikan 9 ospitaleratutako paziente positibo daude isolatuta 2. solairuko gure logeletan. Gure osasun-langileen laguntzarekin egoera orain arte bezala kontrolpean izatea aurreikusten da.
Yorumlar