top of page
Writer's pictureAsuncion Klinika

Asuncion Klinika Guuk Gipuzkoa Basket-ekozerbitzu mediko ofiziala izango da hurrengo denboraldian

Tolosako zentroak eta Guuk Gipuzkoa Basket-ek akordio bat lortu dute, eta, horren bidez, lehenak bere gain hartuko du taldearen osasun-laguntza lesiorik edo bestelako patologiarik izanez gero


Asuncion Klinika izango da 2023-24 denboraldian Guuk Gipuzkoa Basket taldearen zerbitzu mediko ofiziala. Horrela, Vicente Mozo, GuuK Gipuzkoa Basketeko kontseilari delegatua, eta Jesús Gómez Montoya, Asuncion Klinikako presidente exekutiboa ordezkarien arteko akordioa sinatuz, bi entitateen arteko akordioa ofizialdu da. Ortaz, Asuncion Klinika Gipuzkoako klubaren erreferentziako zentro medikoa izanen da bestelako lesio edo patologien kasuan.


Asuncion Klinikako Traumatologia Zerbitzuari atxikitako medikuen taldea, profesional multzo oso batek osatua, oinaren, sorbaldaren, zutabearen eta eskuaren patologia espezifikoei erantzungo die, baita kirola egiteak eragindako gainerako lesioei ere, eta istripuen eta gaixotasun arrunten mundua barne hartzen duen tratamendu integrala emango die. Hori guztia, ahalik eta azkarren kirol munduan sartu ahal izateko. Jokalariek ukipen komun bat badute, Asuncion Klinika zerbitzuetako gainerako medikuak ere eskura izango dituzte azterketa medikoak, analitikoak, kontsultak, diagnostiko probak edo ebakuntza kirurgikoak egiteko.


Hala, Asuncion Klinikak eutsi egiten dio kirolaren aldeko apustuari eta Gipuzkoako kirol klubei ematen dien babesari. Tolosako zentroak Tolosan ospitale bat du, eta Gipuzkoako hainbat herritan (Donostian, Zarautzen, Andoainen, Ordizian eta Tolosan) banatuta dauden zentro medikoen eta kontsulta-guneen sare zabala. Urte asko daramatza Baiko Pilota klubeko pilotarien zerbitzu medikoa izaten, Gipuzkoako Futbol Federazioko federatuen laguntza kudeatzen. Gainera, aurten Alpino Uzturre Elkarteko babesle ofiziala izango da.

0 comments

Comments


bottom of page