top of page
Writer's pictureAsuncion Klinika

2023ko Jarduera Memoria: Ospitalizazioko jarduera %11 hazi zen eta kirurgikoa %8 2023an

Kontsultatu hemen 2023ko Jarduera Memoriaren datuak

Soilik 2023an 40.000 paziente baino gehiago artatu genituen; 5.000 alta baino gehiago; eta 97.000 kontsulta, 3.500 kirurgia eta ia 17.000 larrialdi. 2022. urtearekin alderatuta, gure jarduera orokorra % 1 hazi zen, eremu kirurgikoa (%8) eta ospitaleratzea (%11) nabarmenduz.


Nahiz eta gure jardueraren zatirik handiena Tolosaldea eskualdea artatzeko Osasun Sailarekin egindako hitzarmenetik etorri, medikuntza pribatuan hobetzen jarraitzen dugu, aseguru-konpainien, mutuen eta kirol-federazioen paziente pribatuei zerbitzua emanez. 2023an, 2022ko datuekin alderatuta, %12 ko igoera lortu genuen arlo horretako fakturazioan.


I+G ren alde egin dugun apustua gure ezaugarrietako bat da ere, eta aurten lau Hazitek proiekturen buru izan gara. Proiektu horiek praktika medikoari aplikatutako AAren konponbideetan oinarritzen dira, honako item hauetan, besteak beste: kirurgia ondoko konplikazioen prebentzioa (Postcig); etorkizuneko gaixotasunen iragarpena (Distra); adinekoen zaintza (Orkesta); edo Larrialdien kudeaketa adimenduna (Inurge).


2023an, gure erreforma-prozesu integralaren azkenaurreko fasea bete dugu, larrialdi berriekin amaituz. Horrela, pazientearentzako irisgarritasun- eta erosotasun-hobekuntza garrantzitsuak ez ezik, gure asistentzia-ahalmen urgentea bikoiztea ere lortu dugu.


Gure konpromiso sozialari dagokionez, ingurumen-kudeaketan puntakoak izaten jarraitzen dugu, ospitaleko elektrizitatearen %25 sortuko duen parke fotovoltaikoaren instalazioa eta paper-kontsumoaren %20 murrizketa nabarmenduz.


0 comments

Comments


bottom of page