top of page

GURE KONPROMISOAK

Jasangarritasuna eta balore konpartituak

Ez gara gure inguruarekiko arrotzak. Enpresa gisa gure gizartearen onura eta aurrerapenarekiko ardura dugu, eta zazpi konpromisotan xehatu ditugu haiek.  

PAZIENTEAREKIKO KONPROMISOA

Pazientea gure jardunaren ernamuina da eta bere segurtasuna eta asebetetzea oinarrizkoak dira guretzat. Segurtasun eta kalitate arloko gure jardun asistentziala kanpoko erakunde prestigiodunek bermatua dago.

3.jpg
IMG_9716.JPG

GURE GIZARTEAREKIKO KONPROMISOA

Eskualdean lan gehien sortzen duen lehen enpresa garenez, eta bertako erreferentziazko ospitale izaki, garrantzi handiko aktore gara gure gertueneko gizartean, Tolosan, eta baita Gipuzkoan ere. 

Campo de trigo

INGURUGIROAREKIKO KONPROMISOA

Gure prozedurak ekoefizienteak izan daitezen eta ingurugiroari ahalik min gutxien egin dakien egiten dugu lan.

BERDINTASUNAREKIKO KONPROMISOA

Emakumezkoen eta gizonezkoen aukeren eta eskubideen Berdintasunean sinesten dugu, eta aktiboki jarri behar dugu gure aletxoa

9.jpg

GURE LANGILEEKIKO KONPROMISOA

Gure langileek euren onena ematea ahalbidetuko dien konfiantzazko klima batean lan egitea nahi dugu. 

BERRIKUNTZAREKIN KONPROMISOA

Une oroko hobekuntza gisa berritzea da gure eguneroko jarduna bermatu behar duen zehar-lerroetako bat. Hobeak izan nahi dugu egunero, eta arrakastarako bide jakina berrikuntza gure oinarri gisa hartzea da. 

LANKIDETZAREKIN KONPROMISOA

Asunción Klinikan argi dugu mundu globalizatu batean bizi garela, eta ezin dugula haren arazoetatik urrun bizi, baita bere fokutik milaka kilometrotara bizi garenean ere. 

bottom of page