top of page

NORTZUK GARA

Zure Osasunaren Zerbitzura

Asunción Klinika Tolosan kokaturiko espezialitate-anitzeko klinika da. 120 oheko edukiera du, teknologia berriena, zerbitzu kartera osoa, eta talde mediko bikaina. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin dugun kontzertuari esker, Asunción Klinikak Tolosaldea eskualdeko ospitale gisa funtzionatzen du, 31 herritan banaturiko 60.000 lagun baino gehiagori osasun arreta eskainiz.

Asunción Klinika Gipuzkoan diharduen konplexu asistentziala da, espezialitate anitzeko klinika bat eta probintziako zenbait herritan kokaturiko  anbulategiak dituena.

Asunción Klinikan 350 lagun baino gehiagoko taldea dugu sendagile espezialista, bestelako mediku, erizain, klinikako laguntzaile, osasun tekniko eta zerbitzu orokorretako langileak barne hartzen dituelarik, eta Tolosaldea eskualdean langile gehien dituen enpresa da.  

 

Gure prozedura guztiek kalitateko estandar exijenteenak betetzen dituzte, eta hala erakusten dute lortu ditugun kalitate ziurtagiri guztiek. ISO 9001, aldian-aldian berritzen duguna; SEP (Osasungintza Pribatu Bikaina); eta Confianza, zeinak pazientearen segurtasuna zaintzeko egiten dugun saiakera bermatzen duen. Halaber, 2012tik EKOSCAN ziurtagiria dugu, enpresa ekoefiziente gisa kreditatzen gaituena.

ANTOLAKETA-EGITURA

Zuzendaritza Batzordea

Laguntza-arduradunak

Arloko arduradunak

Erizaintzako arduradunak

GUREKIN LAN EGIN NAHI?

Bidali zure kurrikuluma hurrengo emailera

info@clinicadelaasuncion.com 

bottom of page