TOLOSALDEAREKIKO KONPROMISOA
Eskualdeko lehen enpresa lan sortzaile gisa, eta inguruko erreferentziazko ospitalea denez, garrantzi handiko aktorea gara gure gizarte gertukoenean, Tolosan, baina baita Gipuzkoan ere. Hargatik, gure inguruaren hobekuntzaren alde dihardugu.
OSASUNA DIBULGATUZ
“Osasun Gaiak-Temas de Salud” ekimenaren bitartez osasuna dibulgatzen diogu eskualdeari, hitzaldiak, kanpaina informatiboak eta bestelako ekintzak eginda.
BABESLETZAK ETA KOLABORAZIOAK
Eskualdeko zenbait ekitaldi eta kultur, gizarte eta kirol eragile babestu eta haiekin kolaboratzen dugu.
BERRIKUNTZA ETA GARAPENA
Eskualdearentzat eta bertako biztanleentzat eragile dinamizatzaile bat izatea dugu xede, ez soilik kalitatezko enplegua osrtuz, baizik eta kongresuen eta jardunaldien antolakuntza sustatuz, eskualdeari onura ekonomikoetatik harago hobekuntzak ekarriko dizkiolarik, mundurat zabalduz eta tradizio eta gaitsuna tarteko dagokion kosmopolitismo eremuan txertatuz.
KIROLA SUSTATUZ
Kirola ohitura osasuntsuen dinamizatzaile izateaz gain identifikatuta sentiarazten gaituzten eta gizarte jasangarriago bat lortzeko bidean garrantzitsu diren baloreen emale ere badira. Hargatik, Askatuak, GBC, Gipuzkoako Futbol Federakundea eta bestelako kirol erakunde eta kirol ekitaldiak babesten ditugu.